XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzaldietatik aipamen garrantzitsuenak hauek izan daitezke: François Bayruk: Euskararentzat lehen laguntza ofiziala Joana Albret erreginagandik etorri zela, jakobinismoa gaitsetsi du eta Frantziak euskara behar duela, Europak kultur aniztasuna behar duen bezala.

Jose Antonio Ardanzak: Egun, zazpi probintzietako hautetsiak biltzen zirela, elkarlanerako deia eginaz, ideologia guztien gainetik.

Javier Marcoteguik: Euskerarendako muga eta debeku guztiak kentzeko alde agertu da.

Jean Haritschelharrrek: Euskarari dagokion legeria aipatu du bai eta Euskaltzaindiak bi Estatuen gainetik sortzez duen izaera.

Txomin Peillenek: Euskaraz eta gaskoineraz, bi hizkuntzen arteko harremanez.

EUSKALTZAINDIAREN 75. URTEURRENAREN OSPAKIZUNAK

Arantzazun irailaren 30ean eta urriaren 1eko goizean bildu da Euskaltzaindia 75. urteurreneko ospakizunei hasiera emateko.

Horrez gain, urriaren 1ean arratsaldez Oñatiko Unibertsitatean egin da agerizko bilkura.

Irailaren 30ean, hileroko bilkura alde batetik, eta 75. urteurreneko batzorde berezia bildu dira duela 25 urte Arantzazuko Biltzar famatua egin zen gela berberean.

Biharamun goizean, han bertan, euskaltzainak, batzorde-idazkari eta eragile guztiekin 1994ko urte osoko jardunaldi guztien egitaraua finkatu du eta baita ere XIII. Biltzarrarena.

Jardunaldien egitaraua honela labur daiteke:

Urtarrilean, Donostian, Lexikologia Erizpideen Finkapenaz.

Otsailean, Bilbon, Jagon Sailarenak eta Hizkuntz Akademia arteko bilkura.

Martxoan, Iruñean, Gramatikaz.

Apirilean, Gasteizen, Hiztegi Batuaz.

Maiatzean, Bilbon, Ahoskeraz.

Ekainean, Miarritzen, Exonomastikaz

Uztailean, Donostian, Literatura Hiztegiaz.

Bestalde, irailaren 21ean Gipuzkoako Diputazioan, Euskaltzaindiak orain 75 urte osotu zen egun eta toki berberean, oroimenezko bilkura berezi bat egingo du, bertara euskal komunikabideak deituaz.

Hain zuzen ere, garai hartako euskal aldizkarien ordezkariek hautatu baitzituzten Akademia osotzeko falta ziren zortzi euskaltzainak.

1994.eko urriaren 3tik 7ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean, 75.urteurreneko egitaraua burutzeko, Euskaltzaindiak bere XIII. Biltzarra eratuko du.

Bertan urtean zehar jardunaldiz jardunaldi landutako gaiak eztabaidatuko dira, eta euskara batuaren garapenaz beste aurrerapausu garrantzitsu bat emateko, hain zuzen ere, orain 25 urte Arantzazuko Biltzarrean euskara batua finkatzen hasitako hildo beretik.

Pasatu den urriaren 1ean, arratsaldeko 5etan, Oñatiko Unibertsitateko Max Weber aretoan, egin du Euskaltzaindiak ageriko batzarrea.